XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bilakaeraren historiarako ere badu interesa bi ikuspegitatik:
Ikuspegi filogenetikoan, zibilizazioa eta kulturaren garapena bultzatzen duten motibazio sakonak ulertzen laguntzen duen neurrian.
Ontogenetikoan, gizakiaren bilakaera, batez ere, aspektu afektibo-sexualetan ikertzen duen neurrian.
Era berean, Soziologiarako duen interesa adierazten du, psikoanalisiak inguruabar eta eskakizun sozialen garrantzia agerian jarri duen heinean, ez neurosien etiologian soilik, baita orohar subjektuaren bizitzan ere.
Pedagogiarako, zeren haurren desirak, bilakaera-aldiak, mekanismo inkontzienteak, atxikipen-motak eta abar ulertzeko aukera ematen baitu.
Gaur egun psikoanalisiak beste zientzia batzuetarako duen garrantzia gehi dezakegu: Antropologia, Medikuntza, Komunikazioa, Hermeneutika eta abarretarako.
Oro har, Freudek artikulu horretan agerian jartzen duena psikoanalisiak ikerkuntza-metodo gisa duen garrantzia da gainerako zientzietarako eta horietako bakoitzean ezagutzak aurrera egin dezan.
Freud zientzien arteko elkarrizketaren aldeko agertzen da bakoitzaren ikusmugez haraindi eta horretan ere badu egungotasunik.
Liburu honetan jasotako beste testuetako batean
Freudek kaltegarritzat zeukan
Psikoanalisiaren geroko garapenerako hilbizikoa den testu horretan, Freudek psikoanalisia medikuek soilik praktikatu behar zuten ala ez auziari buruzko bere jarrera finkatzeaz gainera, maisukiro azaltzen du psikoanalisiaren funtsa teoria psikologiko eta praktika terapeutiko den heinean.